Argazki digital lehiaketako sariak banatu dira

2017/03/27

Pegora eta antiparrak izan dira Argazki digital lehiaketan sarituak

Gaur banatu dira Portalean "Eibar aldeko euskara hiztegia" Argazki digital lehiaketako sariak. Epaimahaiaren saria jaso duen pegora argazkiaren egilea Elena Palleja da. Web orrian boto gehien (90 boto) jaso dituen antiparrak argazkiaren egilea, Lu Carballo, ezin izan da azaldu sari banaketa ekitaldian. Guztira 68 argazki aurkeztu dira eta 328 boto eman dira. Lehiaketa hau Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalarekin lankidetzan antolatu dute.

Argazki digital lehiaketako sariak banatu dira

Sari banaketan, Elena Pallejá Udaleko eta euskaltegietako ordezkariekin