Aratosteetako kuadrillen lehiaketa martxan

Aratosteetako kuadrillen lehiaketa martxan

Artxiboko irudia.

2020/01/30

Eibarko Udalak Aratosteetako kuadrillen kalejirako lehiaketa antolatu du.

Eibarko Udalak Aratosteetako kuadrillen kalejirako lehiaketa antolatu du, eta bertan parte hartzeko izen emate epea otsailaren 10ean irekiko da eta otsailaren 20an amaitu, 14:30ean.

Aurtengo lehiaketaren oinarritan aldaketa batzuk egon dira. Kuadrillaren parte-hartzaile kopuruak bi motatakoak izan daitezke:

  • Kuadrilla: Gutxienez 10 partaide izan beharko ditu taldeak.
  • Kuadrilla txikia: 4tik 9ra bitarteko partaide kopurua duten taldeak.

Kuadrilla: kuadrillak bi motakoak izan daitezke, helduen kuadrillak eta haurrenak.

  • Helduen kuadrillak: Helduen kuadrillatzat hartzen da kideen erdia baino gehiago 16 urtekoak edo hortik gorakoak direnean.
  • Haurren kuadrillak: Haur-kuadrillatzat hartzen da kideen 3/4 baino gehiago 15 urtekoak edo hortik beherakoak direnean (horiek barne).

 Kuadrilla txikia: Kuadrilla txikiak bi motakoak izan daitezke, helduen kuadrillak eta haurrenak.

  • Helduen kuadrilla txikiak: Helduen kuadrilla txikitzat hartzen da kideen erdia baino gehiago 16 urtekoak edo hortik gorakoak direnean.
  • Haurren kuadrilla txikiak: Haurren kuadrilla txikitzat hartzen da kideen erdia baino gehiago 15 urtekoak edo hortik beherakoak direnean (horiek barne).

Lehiaketaren oinarriak eskuratzeko klikatu hemen.

Animatu!! Primeran pasako dugu eta!