Aratosteetako kartel irabazlea aukeratu dute

Aratosteetako kartel irabazlea aukeratu dute

"Kolorez mozorratutak" kartel irabazlea.

2020/01/23

Joseba Imanol Vilas Molina donostiarraren "Kolorez mozorrotutak" izeneko lana da aurtengo kartel irabazlea.

2020ko "Aratosteak Eibarren" kartel lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman dituzte dagoeneko. Sari nagusia, helduen kategorian, Donostiako Joseba Imanol Vilas Molinak irabazi du "Kolorez mozorrotutak" kartelarekin.

Umeen artean, 11-14 urtekoen mailan, saria Martina Garatek eskuratu du "Kuku, Koko!" lanarekin. Eta 10 urtera arteko mailan, epai-mahaiak Maider Iglesiasen "Mozorroak prest" lana aukeratu du.

Edizio honetara 73 lan aurkeztu dituzte: 18 kartel helduen kategorian (8 emakume eta 10 gizon); 18 kartel 11 eta 14 urte bitarteko kategorian (17 neska eta mutil bakarra); eta 37 kartel 10 urtera arteko kategorian (31 neska eta 6 mutil).