Altsasu antzezlanak bertan behera gelditu dira
2022/01/19

Konpainiako kide batzuek COVID-19an positibo eman dutela-eta, bertan behera utzi dira “Altsasu” antzezlanaren bi funtzioak, euskeraz zein gazteleraz, urtarrilaren 20an eta 21ean, 20:00etan Coliseo antzokian eskaini behar zirenak.
Sarreren zenbatekoa erosketa-kanalaren bidez itzuliko da: Kutxabank-en erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da (erositako kontura itzuliko da) eta txartel-leihatilarena, antzokiaren ohiko salmenta-ordutegian egingo da, astelehenetan eta ostiraletan, 17:30etik 19:30era, eta funtzio-egunetan, urtarrilaren 21etik (ostirala) otsaiilaren 28ra.
Antzezlana 2022 urtean zehar programatuko da.