Alicia Iturrioz Arrizabalaga margolari eibartarraren azalpen biografikoa web honetan

Alicia Iturrioz Arrizabalaga

Alicia Iturrioz Arrizabalaga

2023/09/15

Erretratua landu zuen eta, besteak beste, bereak dira Julio Caro Barojaren edo Cristobal Balenciagaren erretraturik ezagunenak.

Alicia Iturrioz Arrizabalaga Eibarren jaio zen 1927an, Antonio Iturrioz armagin eta idazlearen (hemen bere idatzietako bat, "Mixpillao" izenburuarekin) eta Felisa Arrizabalagaren alaba eta Eibarko udaletxea egin zuen Antonio Iturrioz alkatearen biloba. Gerra ostean, osaba-izebekin joan zen bizi izatera.

Txikitatik izan zuen pintura eta dibujorako joera, eta 1944. urtean San Fernando Arte Ederren Eskolan onartu zuten. Ikasketa garaian Fortuny kaleko Andereñoen Egoitzan egon zen, eta han ezagutu zituen María Wonenburgen matematikaria, Pilar de Madariaga zientzialaria eta Mari Luz Morales kazetaria. 1951. urtean Ricardo Macarrón margolariarekin ezkondu zen; bi alaba izan zituzten, Susana eta Mónica.

Alicia Iturrioz dugu Julio Caro Baroja, Cristobal Balenciaga, Carmen Martin Gaite eta beste hainbat pertsona ospetsuren erretratuak egin zituen margolaria, baina erretratugile aparta izateaz gain, bodegoiak eta umeen erretratuak ere askotan egin zituen. Haren lanak hiru aldiz egon dira ikusgai Eibarren, 1974an lehen aldiz Ricardo Macarrónen pinturen ondoan, 2010ean eta 2012an, azken biak Topalekun, lehena bakarka eta bigarrena taldean.

Argitaratzen dugun biografia txiki hau (PDFan ere irakurgai) Susana eta Mónica Macarrón Iturrioz alabek idatzi dute, eta familia-argazkiak eta amaren zenbait artelan ere utzi dituzte webgune honetan erreproduzitzeko. Caro Barojaren erretratua Nafarroako Museoak eta Cristobal Balenciagarena Balenciaga Fundazioak laga dute. Alicia Iturrioz Donostian hil zen 2021ean.

etiketak: egoibarra