Laster irekiko da udal liburutegia

Udal liburutegia lanean ari da berriro irekitzeko protokoloaren azken urratsetan, COVID-19ak ezarritako konfinamendu-aldiaren ondoren.
Sarrera- eta irteera-zirkuitu berrietarako seinaleak, higiene- eta osasun-arauak adierazten dituzten kartelak, jendeari arreta emateko mostradoreetako itxiturak edo manparak, edukiera-mugak, liburuen berrogeialdia… Xehetasun asko hartu behar dira kontuan berriz irekitzeko.
Hasiera batean, maileguak itzultzeko eta hartzeko baino ez da irekiko. Zerbitzu hori normaltasunez erabiltzeko aukera berrezarri ondoren, irakurketa-gela edukiera mugatuarekin irekitzea planteatuko da.
Aldez aurreko protokoloaren jarraipena laster bukatzea espero dugu; horregatik, gure irakurleak beren mailegu-eskaerak eta nahien zerrenda egitera animatzen ditugu, etortzen direnean arreta jaso arte denbora gehiegi itxaron behar izan ez dezaten.
Nola egin dezakete? Telefonoz (943 70 84 37), posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) , whatsapp bidez (688 691 733) eta liburutegiko katalogoaren bidez.
Katalogoa erabili nahi baduzu, hemen bideo bat argibideekin.