Airea tailerra

2023/03/31

Eibarko udalak LH 3, 4 eta 5 mailako haurrentzat airea tailerra antolatu du. Hiru aktibitate ezberdinak burutuko dituzte, airea moda, airea artea eta airea arkitektura hain zuzen ere. Apirilaren 17an zabalduko da aurrematrikula-epea eta apirilaren 24 arte irekita egongo da.

Airea tailerraren datak hauek dira:

  • Apirilak 29, Portaleako 3.solairuan
  • Maiatzak 6, Rialto ondoko zelaian (Apirilaren 29ko jardunean azalpenak emango dira)
  • Maiatzak 13. Errebal Plazan

Enpresa: ADARABAR

Ordutegia:

  • 17:00-19:30.

Prezioak:

  • Eibarren erroldatutakoak 9 €.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 18€.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da apirilaren 17tik 24ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

http://formularioak.eibar.eus/eu/aireatailerra2023

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrenda lortuko da eta taldearen kudeaketa burutuko da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2023ko apirilaren 25ean.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: apirilaren 26an 10:00etan. Zozketaren emaitza apirilaren 27an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko