Afariketan programa abiatzera doa

2019/09/11

2019/2020 ikasturtean zehar afariketan programan parte-hartzea nahi dutenek, irailaren 16tik 23ra bitartean izena eman beharko dute.

Arrateko Andra Mari ikastetxean, San Andres eskolan, Ignazio Zuloaga Institutuan, Sansaburu ikastetxean, Indianokua gaztelekuan, Urkizu ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean burutzen den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2014. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin. Ordutegiak izena emateko formularioan eta diptikoan kontsultatu ditzakezu.

Aurrematrikula epea:

Irailaren 16etik 23era www.astixa.eus web orrian

Behin betiko matrikulaketa

Irailaren 30etik urriaren 2ra. Indianokua gaztelekuan. 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 18:00

Irailaren 30ean 16:00etatik 18:00etara (Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anituako lokalean)

Prezioa:

Haur hezkuntzako haurrak urte osorako: 50€

Lehen hezkuntzako haurrak urte osorako: 75€

Ordainketaren ziurtagiria izena ematerakoan aurkeztu behar da, parte hartuko duen umearen izenean.

Gurasoen bilerak:

Programaren berri emateko ondorengo egun eta tokietan guraso bilerak antolatu ditugu zuen zerbitzuari buruzko informazio guztia emoteko eta baita zuen zalantzak argitzeko.

Urriak 8 17:00etan Amañan, Tiburtzio Aniatua 27ko lokalean.

Urriak 8 16:30ean, Arrateko Andra Mari ikastetxean.

Urriak 10 18:00etan, Portaleako Areto nagusian (San Andres, Urkizu, Sansaburu eta Jardiñetako zerbitzuentzat).

Matrikula kopuruak ditugun plazak baino ugariagoak izanez gero, zozketa egingo da.