Coliseo Antzokiko ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa itzuliko da, 4/2021 Dekretuko mugikortasun-murrizketen ondorioz

2021/01/26

Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretua indarrean jarri ondoren, eta hura aplikatuz, Eibarko Udaleko Kultura Sailak honako hau jakinarazi nahi du: Aipatzen dugun Dekretuak ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiei, urtarrilaren 25etik aurrera eskainiko diren ikuskizunetarako sarrerak erosiak dituztenei, sarreren zenbatekoa honela itzuliko zaie:

On-line erositako sarrerak:

Itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: coliseoeibar@gmail.com, gaian "Sarrerak itzultzea" adieraziz eta, mezuaren eremuan, sarreren itzulketa berariaz eskatuz. Ordaindu den txartelaren izen abizenak eta sarreren ilara eta eserleku zenbakiak adierazi beharko dira. Mezua kontzertuak hasi baino lehenago jaso behar dira.