2023-2024 Antzerki laborategiaren zerrendak argitaratu dira

2023/09/21

Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Izen emate epea amaiturik taldeak osatu egin dira.

Taldeak ikusteko klikatu ordutegiaren gainean:

Astearteetan:

18:00-19:30: eskaera guztiak onartuak izan dira.

19:30-21:00: eskaera guztiak onartuak izan dira.

Asteazkenetan:

17:00-18:15: eskaera guztiak onartuak izan dira.

18:15-19:30: eskaera guztiak onartuak izan dira.

19:30-21:00: zozketa burutu da. Bertan klikatu onartuen zerrenda ikusteko.

Tailerrak Errebal Plazia eraikinean burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan. Sarrera 2. solairuan bertan dagoen atetik izango da, Muzategi kaletik. Irteera ere bai ate berdinetik egingo da.

Informazioa eta izen-emate orria parte-hartzaileei emailez bidaliko zaie irailaren 25etik aurrera. Klaseak urriaren 3an edo 4an hasiko dira taldearen arabera. Lehendabiziko klase egunean matrikula orria irakasleari entregatu beharko zaio.