2022ko Indalecio Ojanguren XXXV. argazki lehiaketaren sariak

jura

jurado

2022/10/10

2022ko urriaren 8an, PORTALEko Batzartokian, epaimahaia bildu zen. Honako hauek osatzen zuten epaimahai hori ANDRÉS INDURAIN GUTIÉRREZ (MCEF, EFIAP), ASIER GARAGARZA SÁNCHEZ (MCEF PLATA,EFIAP) eta JUAN ARMENTIA HERNAEZ (AFIAP). Aho batez, honako sari hauek ematea erabaki zuten:

Ohorezko Saria bilduma onenari Gernikako Aitor Aranari.  Eibarko Oskar Baglietto, Bergarako José Agustín Gurruchaga, Bartzelonako  Diego Pedra eta Alacanteko  José Lópezek Indalecio Ojanguren Sariak lortu dituzte. Eibarko José Luis Irigoien , Beasaingo  Manu Barreiro  eta Irungo Oskar Gaskonizan dira Euskal Sarien irabazleak eta herri mailakoan, José Vila, Mikel Urionaguena eta Josu Gisasola. Argazki onenaren saria eman zaie zortzi eta 16 urte bitarteko parte-hartzaileei eta Mendaroko 14 urteko Malen Carbajo izan da irabazlea.

Aurten estatu osoko 130 argazkik hartu dute parte, eta irabazleak eta parte-hartzaileen selekzioa Portaleko Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai urriaren 28tik azaroaren 20ra. Sarien banaketa erakusketaren inaugurazioarekin batera izango da.

+informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen