2022ko Aratosteetan ondoen apaindutako taberna lehiaketa

Eibarko Udalak "2022ko Aratosteetan ondoen apaindutako taberna lehiaketa antolatu du.
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute beren lokala apaintzen duten Eibarko ostalaritza-establezimenduek Aratosteetako jai-giroan laguntzeko.
Izena emateko epea:
otsailaren 18tik 24ra.
Lehiaketan izena emateko modua:
https://formularioak.eibar.eus/eu/ondoenapaindutakotaberna2022-01
Izena emateko, eskatzailearen datuak, tabernaren izena eta gaia adierazi beharko dira.
Baldintzak:
Establezimenduak otsailaren 25eko (ostirala) 18:00etarako egon behar du apainduta.
Epaimahaiak otsailaren 25ean bisitatuko ditu tabernak, arratsaldez. Epaia ostiralean bertan emango du; horrela, taberna irabazlearen izena astebururako ezagutuko da.
Epaimahaiaren balorazioan kontuan hartuko dira aukeratutako gaia eta apaingarriak.
Sariak:
-300€ “Txispa” gehien duen tabernari.
-300€ Tabernarien mozorro onenari.
-400€ eta Udalaren garaikurra Taberna onenari.