2020ko konfinazio garaiko marrazkien erakusketa digitala martxan

2020ko konfinazio garaiko marrazkien erakusketa digitalaren irudia.

2020ko konfinazio garaiko marrazkien erakusketa digitalaren irudia.

2020/03/31

Eibarko Udalak, COVID-19 koronabirusaren ondorioz, etxean geratzeko derrigorrezko agindua betetzen ari diren adin txikikoentzat, etxean egindako marrazki zein irudien erakusketa digitala antolatu du.

Erakusketa honetan adin txikiko haur guztiek parte hartu dezakete.

Gaia: COVID-19a, etxeko konfinazioa.

Kolorea: norberaren aukerakoa.

Lanak ondorengo posta elektroniko honetara bidali beharko dira: haurreria@gmail.com

Onartutako formatoak: .png ; .jpg ; .tiff

Marrazkiak entregatzeko epea: konfinazioa irauten duen bitartean.

Marrazkiaren goialdean honako datu hauek azaldu beharko dira:

  • Izena (soilik, izena)

  • Adina.

Marrazkiak Haurreria eta Gazteriako sare sozialetan argitaratuko dira, eta ahal den neurrian, Kulturako mikrosite honetan ere.

Erakusketa digitala etxeko konfinazioa irauten duen bitartean mantenduko dugu.

Etxeko konfinazioa amaitzean, haurreria@gmail.com posta elektronikora bidalitako marrazki guztiekin erakusketa fisiko bat egingo da. Eibarko Udalak inprimatuko ditu jasotako irudi guztiak. Erakusketaren datak eta tokia www.eibar.eus helbidean argitaratuko dira.

Erakusketaren oinarriak bertan klikatuta deskarga daitezke.

Anima zaitez zure marrazkiari argazki bat ateratzera eta guri bidali!

Marrazkia haurreria@gmail.com posta elektronikora bidaltzeak berekin dakar konfinazio garaiko marrazki erakusketaren baldintzak onartzea eta Eibarko Udaleko hainbat web orri eta sare sozialetan argitaratzeko Udalari baimena ematea.