“Zer gertatzen da urriaren 31n, iluntzen duenean?” izenburuko berbaldia izango da asteartean, urriak 23.

2018/10/18

“Zer gertatzen da urriaren 31n, iluntzen duenean?” izenburuko hitzaldia emango dute Josu Ozaita eta Jaime Altuna antropologoek datorren asteartean, urriak 23, 19:00etan Portaleko Areto Nagusian.

AKEBAIk antolatutako Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan egingo den zortzigarren berbaldian gure ohituren inguruan jardungo dute berbetan bi antropologoek. Arimen Gaua, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen inguruan egindako ikerketa etnografikoari esker, 2015eko Juan San Martin beka eskuratu zuten Josu Ozaitak eta Jaime Altunak. Hitzaldian gaiaren inguruan izan ditzakegun zalantzak argituko dizkigute.

Bestalde, gaiak gurasoentzat duen interesagatik, hitzaldiak irauten duen bitartean zaintza tailerra egongo da 4-8 urte bitarteko umeentzat.

Oraintsu argitaratu da, “Itzalitako kalabazen berpiztea” izenburupean, Juan San Martin bekaren saridunen lana. Interesa duenak hemen eskuratu dezake.