“Euskara eta kirola” mahai-ingurua izango da hilaren 22an, "Hamaika Berbaldi" egitasmoaren barruan

2018/03/19

Ipurua Futbol Zelaiko Formakuntza Zentroan, 18:30ean. Aurkezlea Elena Azpeitia izango da.

Eibarren AKEBAI-ren eskutik eta Eibar Kirol Elkartearekin lankidetzan “Euskara eta Kirola” mahai-ingurua egingo da ostegun honetan, martxoak 22, 18:30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan. 

Elena Azpeitiak aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz hitz egingo dute hainbat gonbidatuk: Kirola eta Gazteak gaiari buruz hitz egiteko Maite Maiora, Markel Alberdi, Odei Jainaga, Pello Osoro eta Malen Ruiz de Azua jarriko dituzte elkarrekin.

Ondoren, Kirola, Komunikabideak eta Irudi Publikoa gaiari helduko diote Koikili Lertxundik, Matxalen Ziarsolok, Aitor Manterolak, Amets Txurrukak eta Asier Riesgok. Eta ekitaldiari amaiera emateko, Egoitz Txurruka “Txurru” gonbidatu dute.

Sarrera librea izango da.