“Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” hitzaldia izango da asteazkenean, hilak 26, Indianokua gaztelekuan, "Hamaika berbaldi" egitasmoaren baitan

2018/09/24

AKEBAIk antolatutako HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren barruan, zazpigarren saioa, “Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” izenburukoa izango dugu asteazkenean, irailak 26, 19:00etan, Indianokua gaztelekuan.

Alde batetik, Lutxo Egia idazleak hilabetez gaztelaniaz egin gabe Bilbon bizitzeko bere esperientziaren berri emango digu. Eta, bestetik, Miren GisasolaMalen Illarramendi eta Irune Jaio“M&M Euskaraldian” bideoblogaren protagonistak eta egilea ere gurekin izango dira, horri buruz hitz egiteko prest.