“Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldia” lehiaketako filmak Portalean izango dira ikusgai hilaren 11n
2019/11/05

Datorren astelehenean, azaroak 11, “ANIMADEBA Nazioarteko Animazio Zinemaldia”-n lehiaketan parte hartu zuten filmak ikusteko aukera izango dugu Portaleako Areto Nagusian, goizez (09:30) eta arratsaldez (17:00), eta bertako zuzendaria den Aitor Oñederrak aurkeztuko dizkigu.
Sarrera doakoa izango da.
Antolatzailea Eibarko Udal Euskaltegia da.