2019ko Sanjuanetako egitaraua aurkeztu da

2019ko Sanjuanetako egitaraua aurkeztu da

2019ko San Juan jaietako aurkezpena.

2019/06/05

Aurten, 80 jarduera baino gehiago antolatu dira eta 37 elkartek baino gehiagok hartuko dute parte. Ekainaren 15ean, Lord Witch eta Mago de Oz taldeen kontzertua izango da Untzaga plazan, 22:00etan. Hilaren 22an, berriz, Nogen eta Hesiak taldeek eskainiko dute beren kontzertua, Untzagan, 22:00etan. Aurtengo jaietarako aurrekontua 255.000 euro ingurukoa da.

2019ko San Juan jaiak ekainaren 23an hasiko dira modu ofizialean, baina, aurretik, ekaina osoan zehar, beste hainbeste ekitaldi izango dira publiko ororentzat. Aurtengo egitaraua ezagutzera emateko aurkezpena egin da gaur asteazkena, ekainak 5, Udaletxean. Bertan izan dira Eibarko alkate Miguel de los Toyos; Kultura eta Euskara zinegotzi den Patxi Lejardi; eta Kultura teknikaria, José Luis González, 'Poxpolo'. Aurten, 80 jarduera baino gehiago antolatu dira: kultura-ekitaldiak, 22 (antzerkia eta animazioa); danborradak (helduak eta haurrak), 2; herriko kolektibo edo taldeekin antolatutakoak, 32; musika-ekitaldiak (kontzertuak, kalejirak, dantzaldiak...), 15; suzko erroberak, 2; sentsibilizazio jarduerak, 3; eta publiko guztiei zuzendutako 9. Aurtengo ekintzak antolatu ahal izateko, 255.000 euro inguruko aurrekontua izan du Udalak.

Lord Witch, Mago de Oz, Nogen eta Hesian, kontzertuan

Ekainaren 15ean, Lord Witch eta Mago de Oz taldeen kontzertua izango da Untzaga plazan, 22:00etan. Ekainaren 22an, berriz, eta jaiei hasiera eman baino egun bat lehenago, Nogen eta Hesian taldeek kontzertua eskainiko dute, Untzagan, 22:00etan.

Ekainaren 23an, eta urtero legez, ongietorria emango zaie Lizarrako Dultzaineroei Estaziño kalean, 13:00etan. Bertan, Eibarko udalkideez gain, herriko kuadrillak eta kolektibo edo taldeak izango dira. Aurten, honako talde eta pertsona hauek gonbidatu dituzte: Su Armen Probalekuko ordezkariak, Avia Eibar Rugby emakumezkoen taldea, Arrate Filatelia Elkartea, Aitziber Urkiola, Eibarko Koro Gaztea eta Eibarko Unibertsitate Laborala. Kalejira amaitu ondoren, Udaletxetik botako dute pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinazoa, 13:30ean. 

Askotariko jarduerak eta ekitaldiak

Lizarrako Dultzaineroei ongietorria emateaz gain, aurtengo egitarauaren ekimen nabarmen batzuk honako hauek dira: San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia, hilaren 23an, Untzagan, 23:30ean; helduen eta umeen danborradak, ekainaren 23an eta 24an; Soka Dantza, hilaren 24an, 23:30ean, Kezka Dantza Taldea eta Usartza Txistulari Bandarekin, Untzagan; suzko erroberak,  Global Foc SL Caballer (ekainaren 24an) eta Vulcano (ekainaren 25ean) pirotekniekin.

Bestalde, aipatzekoak diren beste ekitaldi batzuk hauexek dira: "Ulterior el viaje" kale antzerkia Tiritantes Circo Teatro konpainiarekin, anbulatoriotik irten eta erdiko kaleetan zehar, ekainaren 23an, 20:00etan; Lisker taldearen berbena -ekainaren 23an, 23:00etan, Untzagan- eta Jamaica Showren taldearena -ekainaren 24an, 00:15ean, Untzagan-; Anacaona de Cuba taldearen kontzertua, ekainaren 25ean, 22:00etan, Untzagan; kalejirak; kaleko antzerkia edota herriko elkarteek antolatutako ekimenak. Ekainaren 25ean, 11:30ean, San Juan XXVI. Marmitako lehiaketa izango da, Untzaga plazan.

Umeentzako barrakak Txaltxa Zelain ipiniko dituzte aurten eta txosnak Untzagako dorrearen azpian.

2019ko Sanjuanetako egitaraua kontsultatzeko SAKATU HEMEN.