2019 San Juan jaietako kartel iragarlea aukeratu da

2019/05/20

Alfredo León Mañuren "Fiesta geométrica" lana aukeratu dute jaiak iragartzeko.

11 eta 14 urte bitartean, berriz, irabazlea Martina Garate izan da “Festa bira”  kartelarekin eta 10 urtera arte, Andoni Olcóz Gerardik irabazi du, "Badator danborrada” izenburuko kartelarekin.

Lehiaketaren edizio honetan 64 parte-hartzaile egon dira: 17 helduen mailan, 29 lan aurkeztuta; 11-14 urte bitartekoen mailan 28 lan lehiatu dira eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, 19.