San Andres jaietarako kartela aukeratuta

2018/10/22

“Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketaren epai-mahaiak aurtengo jaietako sariak erabaki ditu.

Alfredo León nafarraren  “Zaldi eta tipula” kartela izan da irabazlea. 11 eta 14 urte bitartekoen artean 11 urteko Martina Garate eibartarra izan da irabazlea “Berdura dantza” lanarekin, eta 10 urte arte mailan, 10 urteko Maddi Etxanizek, eibartarra ere, lortu du saria "Azoka” kartelarekin.

Helduen mailan 16 kartel aurkeztu dira, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian 21, eta 10 urte arteko kategorian 24 lan.

Epai-mahaia Leire Kareagak, Iratxe Unanuek eta Asier López de Viñasprek osatu dute.

sariak