2018ko Arratiak, Arrateko Amaren Dantzak ikuskizunak hamahiru urte beteko ditu aurten jai-egitarauaren barruan Kezka Dantza Taldearen eskutik.

2018/08/29
Arrateko jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen du baina horretarako laguntzaile ezin hobeagoak ditu: “…eta kitto! Euskara Elkartea, Kezka Dantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Elkartea, Andirao Elkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.

Egitaraua. ARRATEKO AMAREN JAIAK 2018

Irailak 7, Arrate bezpera.

  • 18:00.- Meza Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepika.

  • 19:00.- Herri kirolak.

  • 21:00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegui. Gaijartzailea: Jon Mikel Mugika. Ohi bezala, Kantabria jatetxean.

  • 21:00.- Rock kontzertua.

Irailak 8, Arrate Eguna.

  • 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian. Jai Batzordeak antolaturik.

  • 10:00.- Kittonbola!

  • 10:30.- Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.

  • 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.

  • 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian. Ikus  dantza hauen inguruko informazio zabala Oier Araolazaren artikulu honetan: "Arrateko Amaren Dantzak: XXI. menderako tradizio bat" (PDF).

  • 13:30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.

  • 17:00.- Bertsolarien saioa.

  • 17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri.

  • 17:30 - 20:30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.

  • 17:30.- dantza solte txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak)

  • 18:30 - 21:00.- dantzaldia Mugi Panderoa herriko taldearekin. Jarraian rock kontzertua.

Irailak 9, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna

  • 10:30.- Simón Aldazabal XXIII. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).

  • 11:00.- Meza Nagusia bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Ondoren prozesioa Usartza Txistulari Bandak lagunduta.

  • 12:00.- Paella lehiaketa.

  • 14:00 Lehiaketaren sari banaketa.

  • 17:30.- idi probak.

2018ko Arratiak, Arrateko Amaren Dantzak ikuskizunak hamahiru urte beteko ditu aurten jai-egitarauaren barruan Kezka Dantza Taldearen eskutik.

Kezka Dantza Taldea: Arrateko Amaren Dantzak (Felipe Loiola, 2005)

etiketak: