2016ko San Andres Azokarako izen-emate epea ireki da

2016ko San Andres Azokarako izen-emate epea ireki da

Félix Morquecho

2016/10/04

Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 7an amaituko da.

 

San Andres azokaren helburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktu hauen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea da: barazkiak, frutak, eztia, ardi gazta eta eskuz egindako ogia.

Erakusteko eta saltzeko –ez ordea lehiaketarako- goiko produktu horiez gain, txakolina, loreak eta beste gazta mota batzuk ere egon daitezke.

Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 7an amaituko da.

Eskaerak aurkezteko lekuak:

Eibarko Udala

PEGORA (San Andres Azoka)

Untzaga Plaza 1

20600 Eibar-Gipuzkoa-

 

edo  

 

Informazioa eta agiriak:

oinarriak

eskaera orria

ardi gazta

berdurak

frutak

eztia

ogia

lorak

txakolina