"20 urte" erakusketa hartuko du Portaleak urtarrilaren 20tik otsailaren 19ra bitartean
Portaleko Erakusketa Aretoak 20 urte izeneko erakusketa berria hartuko du gaurtik, urtarrilak 20, datorren otsailaren 19ra bitartean. Inaugurazio ekitaldia gaur ostirala,19:00etan, izango da. Erakusketa berria Portaletik pasa diren artista askoren bilgune izango da, publikoarekin eta aretoarekin berriro topo eginez, eremu honek lurraldean duen sendotasunaren erakusleiho. Erakusketa asteartetik igandera bitartean egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.
Horretarako, Ainize Txopitea, Aitor Etxeberria, Aitor Sarasketa, Alberto Rementeria, Alfonso Gortazar, Ana Riaño, Angel Güenaga, Bingen de Pedro, Carlos Irijalba, Daniel Txopitea, Dora Salazar, Esperanza Zabala, Esther Galarza, Fernando Beorlegi, Fernando de Vicente, Fernando Mardones, Fito Ramirez-Escudero, Gorka Larrañaga, Ignacio Gimenez, Ines Medina, Iñaki Larrañaga, Iñigo Garatu, Ion Erramun Etxeberria, Ismael Iglesias, Izaskun Alvarez Gainza, Jabier Villareal, Jon Zubiaur, Jose Angel Lasa, Jose Antonio Azpilikueta, Jose Miguel Utande, Jose Ramon Elorza, Jose Zugasti, Juan de la Rica, Juan Ignacio Mendizabal, Juan Luis Baroja Collet, Juan Sagastizabal, Koldo Etxebarria, Luis Fuente Garate, Maite Arriaga, Maria Romero Laspiur, Marina Etxeberria, Marino Plaza, Mario Marini, Miriam Isasi, Patrik Grijalvo, Pello Alberdi, Rikardo Azkargorta, Rosa Valbuena, Shakti Olaizola, Susana Jodra, Txaro Arrazola, Usoa Fullaondo eta Xose Lois Carreira artisten lanak batuko dituzte.
Bi hamarkada
Orain dela 20 urte eta 4 hilabete zabaldu zituzten Portaleko ateak. Aguirre y Aranzábal arma tailer zaharra kultur gune bilakatu zen, eta horrela, hamaika ekintza hartzen hasi zen. Bigarren solairuan erakusketa aretoa jarri zuten; zazpiehun metro karratuko espazio irregularra, estruktura zirkularrekoa, zatigarria, kupula batek koroatua, horma zuriekin eta lurra gris argia. Artisten eta horien proposamen plastikoen eskura zegoen eremu neutro bat. Udaletxeko patioko erakusketa toki ohia ordezkatu zuen.
Portaleako lehenengo erakusketa Eibartikan izan zen, herriko hamaika artistaren obrek osatua. Xede nagusia momentu hartan, 1996ko irailean, Eibarren zegoen sorkuntza erakustea zen.
Hogei urte pasa dira eta hauetan guztietan ehunka artistarentzat erronka izan dira horma, lur, sabai eta aretoko gune guztiak. Espazioari eta ikusleari egin diote aurre euren lanekin, eta beraien ibilbide artistikoan mugarri suertatu da.
Erakusketaren katalogoa ikusteko SAKATU HEMEN.