Eibarko Udala

2022/10/17 18:30
-
2022/12/12 20:30

Irakurketa Laborategia

Zurrumurruen aurkako I. Irakurketa laborategia. Arrazistak gara? Irakur dezagun!

Juan San Martin Liburutegia

Hausnartzeko espazioa izango da, lan pertsonala eta taldekoa egiteko gunea, belaunaldiz belaunaldi oinordetzan hartzen ditugun eta pertsonen arteko bizikidetza zailtzen duten estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak aztertzeko.

Beren begirada propioarekin esperimentatu eta kategorien eraikuntza kulturalaren ondorio indibidual, sozial, ekonomiko eta politikoez jabetu nahi dutenei zuzenduta dago.

Espazio honetan literatura lanen irakurketa eta haien iruzkin kritikoa erabiliko ditugu geure begirada berreraikitzeko eta geure buruari eta besteari buruz galdetzeko.

Dinamizatzailea: Mònica Leiva, bidaiaria, kazetaria eta literatoa, taldeak dinamizatzen esperientzia luzea duena.

Urriak 17: "Identidades asesinas", Amin Maalouf  (saiakera) + "Ojos azules", Toni Morrison (nobela)

Azaroak 14: "Groenlandia Manhattan" Chloe Chacroudet (komikia) + "Sueños en el umbral", FATIMA MERNISSI (memoriak)

Abenduak 12: "El corazón de las tinieblas", Joseph Conrad (nobela) + "Nuestra hermana aguafiestas", Ama Ata Aidoo (nobela)

Ordutegia: 18:30 - 20:30

Gazteleraz.

Dohainik

Saioetan parte hartu nahi baduzu, kontsultatu liburutegian (Tel. 943 70 84 37; posta elektronikoa, liburutegia@eibar.eus)