Zumiriki

Posible da oroitzapen bererat bitan bidaiatzea? Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Hor dago enbora arteko airea, iragana berpizteko leku bakarra.

Zumiriki (2019) Veneziako Mostran estreinatu zen, Goya sarietarako sei hautagaitza (Filme onena, zuzendaria, jatorrizko gidoia, muntaia, soinua eta dokumental filma) jaso zituen eta Sevillako jaialdian Olatu Berriak saileko  filme onenaren saria eskuratu zuen.

Espainia   2019  122 min.

Dokumentala.

Zuzendaritza: Oskar Alegria.

 

*Gonbidapenarekin: Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/05/06
19:00 - 21:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal