- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zugastitik-oteizara
- Zugastitik Oteizara
- 2017-05-12T19:00:00+02:00
- 2017-05-12T20:00:00+02:00
2017/05/12 19:00-20:00
Debabarreneko eskolarteko 33. antzerki erakusketa Dantza
Zugastitik Oteizara
*
Biraka Dantza Taldea. Gipuzkoa
Biraka Dantza Taldeak eta bere eskolak ibilbide dantzatu bat proposatzen digu eibarko hiru leku elkartuz. Ibilbidea El Corte Inglésen parean hasten da, José Zugastiren “Formen Dantza” eskultura ondoan, ondoren Untzagako enparantzatik igaroz, Baroja Collet-en “Cruce de Miradas”-en ondotik, eta anbulatorioko parkean bukatuz, Jorge Oteizaren “Txopitea eta Pakea” eskultura ondoan. Dantza eta arte garaikidea elkarrekin dastatzeko aukera ederra.
Ibilbidearen hasiera 19:00 Ego gain kalea, “Formen Dantza” Jose Zugastiren eskultura ondoan.
Bukaera 20:00 anbulatorioko parkea, Jorge Oteizaren “Txopitea eta Pakea” eskultura ondoan.
Zuzendaritza: Josu Mujika
Iraupena: 60 min.