Zigor-destakamentuak Gipuzkoan

Hizlaria: Aiala Oronoz, “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak argitaratu duen "A pico y pala" lanaren idazlea.

Irungo zigor-destakamentuari buruzko liburu bat atera berri dute, 1942 eta 1944 urteen artean Gipuzkoan ezarri ziren zigor-destakamentuen testuinguruan.

Hitzaldi honen bitartez, elkartearen asmoa da destakamentuak ezarri ziren herri eta hirietan gai hau zabaltzea (Irun, Errenteria, Donostia, Zestoa, Itziar, Zegama eta Eibar) eta lan talde bat sortzea destakamentu hauei buruz dakiguna (testigantzak, argazkiak, etab.) partekatzeko.

Bortxazko lanak Gipuzkoan

Gipuzkoan zazpi zigor-destakamentu ezarri ziren 1942 eta 1944 urte bitartean. Guztira 1.235 preso inguruk lan egin zuten “Lan eginez penak luditzea” sistemapean.

Eibarren kasuan, “Eskualde suntsituak” erakundearentzat egin zuten lan, gerraren ondorioz sortutako hondamendia konpontzeko sortutako erakundearentzat.

1942ko azaroan ekarri zituzten Astorgako kartzelatik Eibarren lan egin zuten lehenengo 120 preso.   

 

Zer
Noiz 2019/04/10
19:00 - 20:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal