Zapatuko ipuina: Rol jokoa

Ana Apikak ekartzen digu 5 urtetik gorako umeentzako ipuin kontaketa saio hau.

Kontalaria eta pailazoa, 25 urte baino gehiago darama ipuinak kontatzen.

Ipuinak, alegiak, kontakizunak, pasabideak, bizitza-istorioak, literaturazkoak edo ahozko tradizioko istorioek osatzen dute bere errepertorioa.

Kontatzean gehien gustatzen zaiona komunikatzea da eta aldi berean emozioa, sentimendua, bizipena eta gozamena partekatzea dagoen publikoarekin.

Ipuin saioaren edukia

Berdintasuna. Erantzunkidetasuna.

Ipuin Kontaketa honekin etxeko lanak familiako kide guztien esku egon behar direla azpimarratu nahi dugu.

Aldi berean, etxeko harremanetan oinarrituta dagoen arren, gizarte honek ematen dituen aukera guztiak denontzat direla ere ikustea nahi dugu.

Izen-ematea, martxoaren 18tik 21era, formulario honen bidez.

Zer
Noiz 2024/03/23
18:00 - 19:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal