Eibarko Udala
2024/11/16 17:00-18:00

Zapatuko ipuina: "Nire etxea zure etxea da"

Portalea. Areto Nagusia

Tolerantziaren Nazioarteko Egunerako aukeratutako ipuina

Kontalaria

Maite Franko, Irundik datorren kontalari beteranoa dugu. Pedagogian lizentziatua; farandulan, irakaskuntzan eta sormen literarioan ere ibilitakoa: umorea hezkuntzarekin uztartu zalea, eta kontalari gisa 4.000 saio inguru eskainitakoa.

Ipuinari buruz

Behinola, lau egurtxo hartu eta bihotz barruan nuen maitasun guztiarekin etxe txiki bat egin nuen. Bukatzean, Nire etxea letreroa idatzi nuen atean. Lurrean etzan eta lo nengoela, euria hasi zuen… 

Sarrera ipuintxo honekin hasten da Nire etxea zure etxea da saioa. Eta sarreratxo honen ondoren, beste zenbait istorio joango dira, harien modura, kulturartekotasuna gai korapilatsua iruten. Kolore guztietako saio hau dibertigarria izan dadin berriz, bertan ez da faltako umorea, misterioa, parte hartzea eta jolasa.

Ba al zatoz nire etxera?

Izen-ematea: azaroaren 11tik 14ra, formulario honen bidez.

Immigrazioaren eta kultura-aniztasunaren unitatearekin elkarlanean