Zapatuko ipuina: "Kurrintxoren abenturak"

 

Kontalaria: Xabier Terrones Arellano

**3 urtetik gorako umeei zuzendutako saioa

Sinopsia: Kurrin txerrikume ausarta eta pittin bat burugabea da. Egun batean, bere amak basora bidaltzen du belar batzuen bila, baina Kurrin jolasean behar baino gehiago ibili ondoren, galdu egiten da. Kezkatuta, noraezean ibili eta gero, animali harrigarri batzuekin topo egingo du eta, haien bitartez, irakaspen baliogarri batzuk jasoko ditu, bai eta abentura arriskutsu eta harrigarri batzuk biziko ere.

Helburua: Umeen eskubideen aldarrikapena eta bullying-en aurkako deia egitea da helburua. Horretarako, ipuinaren moraleja ume guztiek eskubide batzuk dituztela da, eta denok ahalmen eta berezitasun batzuk ditugula, hau da, denak garela espezialak; beraz, ume guztiak errespetu osoz tratatu behar direla.

Haurrak, Familia eta Gaztedia arloarekin elkarlanean (Eibarko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia I Planaren ekintza bat)

Zer
Noiz 2020/01/25
18:00 - 19:00
Non Umeen Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal