Eibarko Udala

2025/01/25 12:00-13:00

Zapatuko ipuina: “Kantu kontari, ura dantzari”

Portalea. Areto Nagusia

Ipuin kontaketa musikatu hau 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Kontalaria

Josune García de Bikuña naiz, ipuin kontalaria eta Sorlasean egitasmoaren sortzailea. Hezitzaile lanetan eman ditut azken 20 urteak eta beste horrenbeste euskararen irakaskuntzan eta normalizazioan.

Bitartean, musika, dantza, antzerki eta narrazioan formakuntza zabala jaso dut, eta esparru horietan guztietan aurkitu dut munduratzeko lengoaia.

Ipuinak

Ura da garenaren oinarri eta istorio ugari bidaiatzen ditu erreka, olatu eta tantetan. Itsasoan murgilduko gara, putzuetan salto egingo dugu eta euritan dantzan arituko gara.

Proposamenean, esku-soinua eta abestitxoak tartekatzen dira ipuinekin.

Izen-ematea urtarrilaren 20tik 23ra, formulario honen bidez.