Zapatuko ipuina: Hankaz gora

 

Deibiz Ameztu, Ameztu produkzioak antzerki taldekoa, 15 urte daramatza antzerki lanetan. Oraingoan 3 urtetik gorako umeentzat ipuin kontalari saioa eskainiko digu.

Deibizen hamaiketakoaren unea goxoa da. Lantegitik atera eta infusio bat hartzen du egunero egunkaria irakurtzen duen bitartean. Hala ere, egunkarietako istorioak ez direla batere politak eta beste batzuk kontatu behar direla konturatzen da.

Buru belarri jarriko da kontatzen ez diren istorioak asmatzeko asmoz; Berdintasun istorioak, elkartasun istorioak, dibertsitate istorioak… MUNDUA ALDATZEKO ISTORIOAK!

 

Zer
Noiz 2017/10/28
18:00 - 19:00
Non Umeen Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal