Eibarko Udala
2021/02/27 18:00-18:45
Ipuin kontalaria

Zapatuko ipuina: Ganbarako ipuinak

Portalea. Areto Nagusia

Maleta zahar bat lagun, objetuek kontatzen digutena entzungo dugu, Odei Arregiren ahotik magiaz eta gozotasunez beteriko ipuin kontaketa honetan.

Jakina da, ganbaran gordeta denbora luzez dauden gauzei batzuetan ahaztu egiten zaiela behin zertarako izan ziren eta eginkizun berriak hartzen dituztela. Horrela, aspaldi teontzi izandakoa errege bihar daiteke eta zapata dotore izandakoak maitale banaezin.

Kontaketa honetan traste zaharrei hautsa kendu eta ahaztutako ipuinok berriro kontatuko ditugu.

Plaza mugatuak!. Gogoratu! Otsailaren 22tik aurrera, izena eman behar da Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437). 3 urtetik gorako umeentzako saioa.