Zapatuko ipuina: Ezberdin bezain eder

3 urtetik gorako umeentzako ipuin kontalari saioa

Ipuin-Kontalaria: Nerea Ariznabarreta Izkue.

2003an hasten da ipuin-kontalaritzan. Geroago, 2008an Zurrumurru Antzerki konpainia sortuko du, bertan aktore eta ipuin kontalari ibilbidearekin jarraituz. En La Lona eta Muyuyay konpainietan ere, kolaboratu eta kontatu du. Esperientziak eta hainbat ikastarok (Paula Caballeira Cabana besteak beste) eman diote formakuntza. Clown, antzerki fisikoa eta musikako ikasketek eman diote formakuntza osagarria, hau dela bide, bere kontaketak gorputz adierazpen, musika eta umoreaz baliatuz egiten ditu.

Musikaria: Mariano Hurtado Bravo

Bere ibilbide musikala autoikaskuntzarekin hasi eta Musikeneko (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) lizentziaturarekin jarraitzen du. Musika talde ezberdinetako partaide izan da eta da: El Hombre Burbuja, Adi!, Inoreneroni, Anari… Eta baita musika eta ahozkotasuna eskutik dijoazten proiektuetan ibilitakoa da Hysteron, Mmátarrak eta Edipotoa esaterako. Instrumentu ezberdinak jotzeko duen gaitasunak, kontatzen diren istorioak musikalki ere dibertigarriak bihurtzen ditu.

Sinopsia: Ezberdina izatea. Horixe da kontaketa honetan darabilgun gaia. Anitz eta ezberdina dena kuriositatez begiratu, ezagutu eta hurbildu.

Txirula izan nahi zuen kontrabaxua, milaka koloretako eguzki izpi arraroa eta ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa izango dira gure protagonistetako batzuk, eta... zuzeneko musika izango da istorio hauetako bidelagun fidela, emozioak ernatu, ertzak bigundu, begirada zabaldu eta aniztasuna laguntzat hartzen lagunduko gaituena.

 

Zer
Noiz 2018/10/27
18:00 - 19:00
Non Umeen Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal