Zapatuko ipuina: "Edurnezuriren ipuin berria"

Leire Zinkunegi izango da hile honetako ipuin kontalaria.

Gizartean gorputz perfektuaren mezua oso errotua dugu. Edertasun ereduek asko baldintzatzen dute emakumeok gure gorputzarekiko dugun jarrera. Era berean, gure gorputzarekiko dugun jarrerak baldintzatzen du gainontzekoekin harremanak izateko modua.

“Ni ez banaiz nire gorputzean ondo sentitzen, iruditzen zaidalako nire gorputza gaizki egina dagoela, gainontzekoekin harremanak izateko ez dut segurtasunik izango, eta ez naiz azalduko naizen bezala. Nire gorputz hizkera ez da lasaia izango, uneoro zerbait ezkutatu behar dudala sentituko dudalako”

Hau dela eta, ipuina entzutearen gozamenez eredu berriak elkarbanatzeko eta norbera garenaren edertasun anitzaz jabetzeko parada egiteko gonbidapena da hau.

Zer
Noiz 2019/04/27
18:00 - 19:00
Non Umeen Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal