Zapatuko ipuina: Bi animalia larri, tontolapiko bat eta poesia…

Oihana Etxegibel Alberdik hiru ipuin kontatuko ditu 4 urtetik gorako umeentzat den saio honetan.

Zebra bat etxetik irtetzen da galtzak eta tiranteak jantzi gabe. Bapatean, haize burrunbilo batek marrak askatu eta mando zuri baten antzekoa bihurtzen da.

Oilasko erdi lumatu bat mendian zebilen eta, bat-batean, urre txanponez betetako zaku bat aurkitu zuen. Erregeari eramatea erabakitzen du, baian bidean zehar hainbat oztopo topatuko ditu.

Tontolapikori barre egiten zioten haurrek: “Tontolapiko, piko, piko, a zer mutiko barregarrizko”

Zer
Noiz 2018/01/27
18:00 - 19:00
Non Umeen Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal