Eibarko Udala
2016/01/30 18:00-19:00
Ipuin kontalaria

Zapatuko ipuina: "Aurorita beti polita"

Juan San Martin Liburutegia

Aurorita pertsonaiak kontatuko ditu ipuinak.

Aurorita munduan zehar dabilen neska kaskarin eta bihurria da. Beti alai! Beti ipuin kontari!

Bere maleta bitxiarekin azaltzen da edonora doala, eta bertatik ipuinak kontatzeko hainbat gauza ateratzen ditu, luma bat, untxi bat...

Maletarik gabe ezin da bizi... bere bihurrikerien artean gustokoena, bisitatzen duen leku bakoitzetik zerbait eramatea da.