Zapatuko ipuina: Arrosa eta leuna

Maite Franko antzerkigintzan, irakaskuntzan, bikoizketan eta literaturan eskarmentu handia duen emakumea da. 2004tik ipuin-kontalaria, 3000 saiotik gora eskaini ditu dagoeneko. Bestaldetik, hamar urte daramatza ipuinetan oinarritutako hezkuntza proiektuak eskolaz eskola kudeatzen.

"Arrosa eta leuna", Adela Turinen ipuinak.

Baziren behin, Elefanteen Herrialdean, azala arrosa eta leuna, eta begi distiratsuak izaten behartzen zituzten elefante emeak. Izan ere, herri hartan “elefante-neskek” eduki zezaketen amets bakarra ezkontzea zen, eta horretarako ahalik eta ederrenak izan behar ziren... Adela Turinen ipuinek fantasiaren bideetatik berdintasunaren bila eramango gaituzte, itzulerarik ez duen bidaia bat eginez. Ba al zatoz zu ere?

Plaza mugatuak!. Gogoratu! Martxoaren 22tik aurrera, izena eman behar da Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437). 3 urtetik gorako umeentzako saioa.

Zer
Noiz 2021/03/27
18:00 - 19:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal