- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zapatuko-ipuina-ametsen-mundua
- Zapatuko ipuina: Ametsen mundua
- 2024-04-27T18:00:00+02:00
- 2024-04-27T19:00:00+02:00
2024/04/27 18:00-19:00
Ipuin kontalaria txotxongilo
Zapatuko ipuina: Ametsen mundua
Portalea. Areto Nagusia
Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, ausarta, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar da zapata hauek janzteko...
Amets gure protagonistak zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko da. Bertan, REM ametsen munduko atezaina ezagutuko du. Honek ametsen mundua arriskuan dagoela ohartaraziko dio.
Patata Tropikalak berriro ere izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko artelan bat gozatuko dugularik.
4-12 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa. Izen-ematea, apirilaren 22tik 25era, formulario honen bidez.