Zapatila gorridun mutikoa

 

Ados Teatro

Zapatila gorridun mutikoa”k proposatzen duen istorioa, mutilei egitea gustatu ohi zaien gauzak egitea gustatzen ez zaion mutikoarena da. Berak nahiago du loreak biltzea, margotzea, sokasaltoan aritzea, ganbarako arropa

zaharrekin mozorrotzea edota rock & roll izar baten modura abestea. Urteak igarota, nerabe ameslari bihurtuko da, geroago heldu bat izango da, maitasuna ezagutuko du eta zahartzarora iritsiko da. Parre egingo du, sufrituko du, maitatuko du, negar egingo du, amets egingo du…

Luisen istorioak, zapatila gorridun mutikoaren istorioak hain zuzen, protagonistaren adin guztiak erakutsiko dizkigu: bere bizipen eta abenturak haurtzaroan, nerabezaroan, helduaroan, zahartzaroan… Istorio guztiek pertsonaiaren hazkundeaz hitz egiten dute, munduari aurre egiteko daukan moduaz, arbuioei aurre eginez, norbere buruaz eta ingurukoetaz ikasiz.

Sarri, zakur berde edota monstruo arrosa baten modura sentituko da.

Munduan bere lekua aurkitzeko gai izango ez balitz bezala sentituko da. Bidea ez da beti erraza izango, ezta atsegina ere, baina berak ez du etsiko, bere buruari leial izaten jarraituko du, bere ametsa lortzeko eta horrekin batera

munduan bere lekua aurkitzeko bidea eginez.

“Zapatila gorridun mutikoa”rekin aniztasuna gure gizartearen elementu aberasgarri moduan ulertzen lagundu nahi dugu.

 

Zuzendaria: Garbi Losada

Antzezleak: Txori García, Ion Barbarin, Montse Zabala

www.adosteatroa.com

 

Sarrera: 5 €

 

Zer
Noiz 2015/12/05
17:00 - 18:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal