Eibarko Udala

2023/02/24 19:00-20:45

drama   Euskaraz   Antzerki Jardunaldiak

Yerma

COLISEO ANTZOKIA

Agian sakrilegioa da YERMA bat planteatzea Lorcaren hitzik gabe, baina Yerma honek gaur egun seme-alabak izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez hitz egin haietaz.


La Dramática Errante zigilu artistikoa beren testuinguru sozial, politiko eta humanoarekin elkarrizketan jardun nahi duten proiektuen sorkuntzan oinarritzen da. Dramaturgia eta lengoaia berrien alde eginez eta poetika propioarekin, antzerkia hausnarketa sortzeko gai den arte bizia dela ulertzen du.


Protagonista artista bilbotar ospetsua da. Haren senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Ahizpa, bizitzak harrapatutako emakumea. Ama, inoiz besarkatu ez zuen pertsona hori. Eta bikote ohia…, zeinarekin ama izatea aukera bat izan baitzen. Hau da gure Yermaren eszenatokia. Yerma-k lanean arrakastatsuak diren emakumeez hitz egiten du, modako jatetxeetan afaldu eta herrialde exotikoetara bidaiatzen duten emakumeez, jaialdietan desmelenatzen direnez, Iphonea eta gizarte zirkulu inbidiagarriak dituzten emakumeez. Emakume normalak dira, independenteak, bikotekidea dutenak, itxura batean ahaldunduta, ametsak dituztenak eta bete gabeko desio bakarra dutenak: amatasunarena. Protagonistaren bertsio feministak ez zion inoiz amatasuna lehentasunen listan jarri, eta orain...  presioa etengabe hazten ari da, eta inoiz nahi izan ez zuen zerbait nahi du, ezinbesteko gatazka biologiko eta emozionala sortzen dion zerbait.

LA DRAMÁTICA ERRANTE - Bizkaia

Egilea: María Goiricelaya.

Antzezleak:  Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Leire Orbe, Unai Izquierdo.

Zuzendaritza: María Goiricelaya.

DRAMA /105 min. / Euskaraz.

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.