XXIX. Bakailao txapelketa. San Andres sari nagusia

Bertan parte hartu ahal izango dute sozietateek, eskualdeetako etxeek eta Eibarren bizi diren koadrilek. Lehiaketa horretan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 7tik 14ra egongo da zabalik. Izen emateak modu elektronikoan egin ahal izango dira, web orri honetan gaitutako formulario baten bidez.

Oraingoan, hiru sari banatuko dira. Bikote irabazleak garaikurra, txapela, 300 euro eta Alkorta Anaiak, Aceites Urzante eta Solera Eibarresaren produktuen sorta bat eskuratuko ditu. Bigarren sariak garaikur bat, 200 euro, eta Alkorta Anaiak, Aceites Urzante eta Solera Eibarresaren produktuen sorta bat ditu. Hirugarren eta azken saria 100 eurokoa izango da, eta Solera Eibarresa eta Aceites Urzanteren produktu-sorta bat.

Antolatzailea: Eibarko Udala.

Laguntzaileak: Bacalaos Alkorta, Aceites Urzante, Solera Eibarresa, Inoxibar.

+oinarriak

Zer
Noiz 2022/11/27
11:00 - 13:30
Non UNTZAGA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal