Will Jacobs & Marcos Coll 4et

William Jacobs blues musikari iparramerikarra —Berlinen bizi da— 12 urte zituenetik ari da bere ibilbidea garatzen. Zuria da, musika-tresna askoren jotzailea, eta, gainera, Marcos Coll musikari handiarekin elkartu da. Coll Los Reyes del KO mitikoen sortzailea da eta hamaika proiektutan kolaboratzaile aritu da. Proiektu horietan lehen mailako artistez inguratuta ibili da, eta, urteen poderioz, nazioarteko erreferente bihurtu da harmonika jotzaile eta musikari nekagaitz gisa. Bi artistek, indarrak batuta, beren zuzenekoa ospakizun propioa bihurtzen dute, Javier Vacas (Los Coronas, Sex Museum) baxuan eta Antonio “Pax” maisua (Los Reyes del KO) baterian lagun dituztela. Begien bistakoa alde batera utzita, Europako eszenako bi erreferente hauek jatorrizko kantuz osatutako errepertorioa aurkezten dute.

Sarrera: 10 €  /  7 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta PORTALEAn leihatilan hasi baino ordu erdi lehenago eskura daitezke.

                                              

 

Zer
Noiz 2023/03/19
19:00 - 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal