Westfjords: Islandia ezezaguna bizikletaz

Westfjords eskualdea (ipar-mendebaldeko fiordoak) iskin ezezaguna da Islandian: 7.000 biztanle baino gutxiago bizi dira (batez ere uztaila-abuztuan) 22.270 metro koadroko azaleran, eta gehienak arrantzaleak (makailaua) eta abeltzainak (1 gizaki : 20 ardi proportzioan) dira. Ring Road bide sonatua ez da Westfjords-era heltzen eta, beraz, ezta urtero Islandiara iristen diren 5 milioi bisitariak ere. Zentzu horretan, herrialdearen altxorra da, natura basatia gordetzen du bere baitan, ukitu gabea. Errepideen erdiak baino gehiago asfaltatu gabe daude oraindik, eta horrek ere uxatzen ditu turistak. Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualde honetan, tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da udaberri zein uda betean ere. Horrenbestez, gogo-gorputzarentzat benetako erronka da munduko bazter hau bizikletaz eta autosufizientzia eran esploratzea. Hegomendebaldeko areatzek, hegaztiek, fokek, barnealdeko mendate elurtuek, ur-jauzi ikusgarriek, fiordo-segida amaigabeek, goroldio trinkoak eta haitz bolkanikoek, Siberiatik heltzen diren enborrek, zaldi eta artalde egokituek marrazten dute, besteak beste, munduko iskin honen paisaia, zenbaiten hitzetan Europako azken bazter basatia.

Proiekzioa eta solasaldia Igone Mariezkurrenaren eskutik.

Doan - Euskaraz.

Zer
Noiz 2023/03/09
19:00 - 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal