Wenses y Lala

BODO BODÓ PRODUCTION

Wenses y Lala’ zuzenean, aurrez-aurre, hitz egiten digun lana da, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna nahastuz. Landa-, zehaztugabe- eta denborazkanpoko marko barruan, bi pertsonaia horiek, antagonikoak eta osagarrizkoak aldi berean, euren bizitzak kontatzen dizkigute: xehetasun galkor baina erabakigarriez, barre-algara eta aho-korapiloez, poesiaz eta gogortasunez beteak. Bizitzaren gorabeherek batzen dituzte haurtzarotik. Wenses eta Lala elkarrekin hazten dira, anaiak balira.

Baina lagunak, maitaleak eta kideak dira. Elkar maite dute, besterik gabe, eta bizitza bere konplexutasunean kontatzeko gai dira umorea eta gertutasuna erabiliz.  Lan xumea da eta, erabateko xalotasunarekin, bizitzaz hitz egiten digu, poztasunez eta tragediaz, umore zentzu handia eta jakinduria erabiliz. Wenses, gizon ausarta, uste sendokoa, lotsatia, oso isila eta ekaitz bateko begiaren bezalako sentimendu sutsuekin, mutu.

Bera da Lalaren gotorlekua eta Lala berarena. Lala, emakume ederra, bizkorra, alaia, besteari emana, Wenses berarekin betirako maitemintzea lortu duen bizitzarekiko kemenaren jabea.

 

Antzezleak: Juanma Rodríguez, Elena Olivieri.

Zuzendaritza: Elena Olivieri.

Sarrera:  8 € - 6 € COLISEOAREN LAGUNA

Zer
Noiz 2018/09/28
20:30 - 21:45
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal