Eibarko Udala
2018/11/18 12:30-13:45
SANTA CECILIA   Musika   Kontzertua

Usartza txistulari banda

COLISEO ANTZOKIA

Usartza Txistu Taldeak kontzertu berezia eskainiko du musikarien patroia den Santa Zezilia eguna ospatzeko. Eibarko Usartzak aurkeztuko dituen piezek ezohiko laguntza izango dute: pianoa, hari laukotea, soinua eta metal boskotea. Estilo desberdinak dastatzeko aukera, beraz, tradizio eta modernitatea uztartuz.

 

Parte-hartzaileak: “Usartza” Txistulari Taldea, “Molto Vivace” Metal Boskotea, “Harituz” Hari Laukotea, Isabel Laspiur pianojolea eta Mari Sol Arrillaga soinujolea.

Zuzendaria:  Elena Pérez.