- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/urak-aske
- Urak aske
- 2022-06-30T22:30:00+02:00
- 2022-06-30T23:55:00+02:00
Urak aske
San Andres elizaren klaustroa
Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur ateratzea, urtegia hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, mutur luze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan. Gauregun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat dago han.
Normandian, aldiberean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute.
Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien —edo handien— araberakoa izango da etorkizun hori.
Gidoia eta zuzendaritza: Bego Zubia Gallastegi
DOKUMENTALA, 2021 74’
Euskaraz