Una noche con ella

DOSESMÁS & PENTACIÓN -Madrid

Loles León aktore ezagunak bere arima biluztu eta bere mihi garratza askatuko du Espainiako historiaren azken 50 urteetan barrena ibilbide bat egiteko “Una noche con ella” ikuskizunean. Kabaretak eta music hallak garai desberdinetara eramango dute ikuslea, batzuk pikaroagoak eta beste batzuk xaloagoak. Juan Luis Iborrak idatzi eta zuzendua, eta Yeyo Bayeyoren musikarekin, Briel Gonzálezek eta Fran del Pinok lagunduko diote Loles Leoni ikuskizun honetan, non aletuko duten haren bizitzako bidaia bat, unerik garratzenak eta alaienak, egoera dibertigarri bezain zentzugabeak, % 80ko errealitatearekin eta % 20ko fikzioarekin. Egiaren eta fikzioaren joko eszenikoaz zera esan du Lolesek: “Ikusleak saiatu daitezke asmatzen, baina nik ez dut ezer argitzen, erakutsi besterik ez dut egiten. Egia izan daiteke edo egiatan sustraiatuta egon daiteke, Juan Luisek joko hori oso ondo egiten jakin du, artista handia da”.

• ANTZEZLEAK: Loles León, Briel González, Fran del Pino, Yeyo Bayeyo (pianojolea).

•  ZUZENDARITZA: Juan Luis Iborra.

Babeslea: S.D. EIBAR

Sarrera: 15 € /  10,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/18
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal