Un poyo rojo

Hamar urte igaro dira Buenos Aires-en Nicolás Poggi eta Luciano Rosso (bien abizenetik dator ikuskizunaren izenburua) hasi zirenetik itxura ematen dantza eta antzerki fisikoz osatua dagoen ikuskizun barregarri honi. Gaitasun espresibo harrigarria daukaten gorputzez baliatuz eta hari bezala ikusleriaren barre-algara erabiliz, oholtzara hainbat gai eramaten dituzte: maskulinitatea, sexualitatea eta maitasuna.


Hainbat denboraldi Argentinan eta Hegoamerika eta Australian zehar hainbat bira egin ondoren, zuzenean Frantziatik Eibarrera helduko da Un Poyo Rojo konpainia Un Poyo Rojo ikuskizunarekin.


Ikuskizun honetan, gimnasio batean bi gizonek ez ohizko oilar joko batean beraien indarrak neurtuko dituzte borroka arteak, hip-hop, voguing edo balleta bezalako diziplinak garatuz, eta guztiak hain modu trebean eta azkarrean jorratzen dira, ez dela harrigarria mundu osoan arrakasta lortu izana.

 

UN POYO ROJO

Argentina

KOREOGRAFIA: Luciano Rosso, Nicolás Poggi

ANTZEZLEAK: Luciano Rosso, Alfonso Barón

ZUZENDARITZA: Hermes Gaido

Iraupena: 60 min.

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era  Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Zer
Noiz 2019/03/15
20:30 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal