- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/un-eibarres-extraordinario-toribio-echevarria-1887-1968
- Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarria (1887-1968)
- 2020-03-03T19:00:00+01:00
- 2020-03-03T20:30:00+01:00
Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarria (1887-1968)
PORTALEA
“Toribio Echevarriak harriduraz ikusi zuen bizitzak bere geografien bidez eskaini zion guztia: Eibar, Espainia eta Frantziako hiriak, Caracas... bidaiak. Intsektuek, perretxikoek, liburuek, armagintzak, udalak, Alfa, Campsa, sozialismoak, kristianismoak, hizkuntzak... Guztiekin zuen zer ikusirik”. Hori da egileak, Historian doktorea eta ingeniari tekniko agronomoa den Pedro Berriochoa urretxuarrak ateratzen duen ondorioetako bat. KUTXA Fundazioak argitaratutako liburuak Echevarríaren ibilbidea errepasatzen du 200 orrialdetik gorako lanean eta hor daude eibartar ospetsuak bere jaioterrian zein beste toki batzuetan bizi izan zituen uneetako argazki historikoak.
“Toribio ez da bakarra, ikaragarrizko eibartarrez osatutako giza-talde baten metonimia baizik, euren umiltasunarekin distira egin zuena… sozialistekin eta sozialista ez zirenekin orduko Eibar egin zutena, nahiz eta ezin izan zuten guztiz egin, Gerra Zibila, frankismoa eta exilioaren erruz”.